

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Nire belaunaldiko emakume guztiontzat zaintza ez zen aukera, betebeharra baizik. Are gehiago, patua. Horretarako sortu ginela sinetsarazi ziguten. Zainduak izan ginen gehienok eta zaintzeko hezi gintuzten. Aberatsek ez zuten zuzenean zaindu behar, baina zaintzen zuten emakumeen ardura zuten. Gainerakook bitartekaririk gabe zaindu behar genituen inguruko zaharrak eta haurrak.
Seme-alaba gehiago zuten orduan familiek eta haien artean alabak izaten ziren gurasoek etorkizunean beharko zuten zaintzaren ardura jasotzen zutenak. Gurasoentzat zorte txarra zen semeak bakarrik izatea, kezkagarri benetan. Nork zainduko gaitu zahartutakoan?
Geroztik gauzak aldatu dira, ma non troppo. Pixkanaka, gero eta gizon gehiagok hartzen du esku bereziki haurren zaintzan, gero eta emakume gehiagok egiten dio uko zaintzari eta erakundeak, gizarteak horretara bultzatuta, hasi dira ulertzen zaintza gizarte osoaren ardura dela, osasuntsuagoa dela elkar zaintzan oinarritzen den gizartea eta esparru publikoak zaintza guztien ardura arindu behar duela.Baina argazki orokor horrek, urrutitik hartutako erretratu horrek aldagaiak ditu ikuspuntua hurbildu ahala. Adibidez, ikusiko dugu zaintzaren kutsua duten lanbide gehienetan oraindik ere emakumeak direla nagusi. Erizainak, lehen mailako irakasleak, sendagileak, psikologoak, gizarte langileak… emakumeak dira nagusi esparru horietan guztietan.
Zaintzen jarraitzen dugu, baina zaintza ogibide bilakatu dugu, lanbide. Edonork ikusten du munduko aberastasuna ez dagoela ondo banandua eta berdin gertatzen da zaintzarekin. Badira zaintza gustuko duten gizonak, baina oro har, emakumeongan erortzen da oraindik ere zaintzaren pisurik handiena.
Elkar zaintza da gakoa eta gizarteak eta gobernatzen gaituztenek uler dezatela zaintzak guztion esku egon behar duela.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.