

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Edozer gai aipatzerakoan, edozein testuinguruan, dela hedabide bat, lankideen arteko kafe baten inguruko berriketa, dela senideen arteko elkarrizketa, norbaitek feminismotik datorren zerbait aipatzen badu, besterik ez bada ikuspuntu soil bat, norbaitek beti esango du edo, gutxienez, pentsatuko du halakoa egiten duena kalaka-emaile bat dela. Ze pelmak feministak.
Eta feministok, nola ez, astunak izan gaitezke, baita arinak ere. Kontua, ordea, ez da feministon tema, errealitatearen setakeria baizik. Errealitatea da aldaketak eragozten dituena. Noski, errealitate horrekin eroso sentitzen diren emakume eta gizonen laguntza gartsuarekin. Ez da erraza tantaz tanta harri koskor bat apurtzea.
Egia da feminismoaren lelo batzuk zabaldu egin direla, gutxienez hitzetan. Putzu bare batera botatzen den harriak sortzen dituen zirkuluak nola, halaxe gertatzen da ideekin, zenbat eta zirkulu handiagoa orduan eta arinago, azalekoago, desagertu arte.
Kontua ez da, ordea, ideia, ez da ia edonork onartzen duen leloa. Korapiloa hitzetatik ekintzetara doan bidea da, malda aldapatsu horretan egin zuen estropezu eta erori zen, adibidez, Iñigo Errejón. Ze diskurtso zuzenak, ze hitz dotore eta sarkorrak bota dituen urtetan, hain zuzen, gizon eta emakumeon arteko eskubide berdintasunaren inguruan.
Arestik idatzi zuen 'gure ekintza izan dadila gure hitzaren alaba', Natxo de Feliperen ahotsean entzun genuen kantuan. Bada, sarritan, ekintzak ez dira hitzen alaba, hitzaren urruneko ezagunak baizik, elkarren artean apenas harremanik dutenak. Dotrina ezaguna zaio, hemen eta orain, ia edonori.
Errealitateak, berriz, besterik dio. Eskubide berdintasunetik urruti gaude. Urrutiago egon izan gara, ados. Baina errealitatearen azalaren azpitik gertatzen den guztia azaleratuko balitz, eramangaitza litzateke gehienontzat, ez feministontzat soilik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Salvan a una mujer atragantada con un trozo de tostada en un bar de Laguna
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Justine Wilson: seis hijos con Musk y un gran desengaño
Iñigo Fernández de Lucio
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.