

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Udaberriak eztanda egin du Himalaian, eta espedizio andana ari da mendi altuetako ertz eta aldapa pikoetan igotzen. Beste batzuk, jendetza ederra ere, Everesterako bidean daude; trafiko handia dator Lukla aireportutik, edota helikopteroz heldu nahi dutenekin.
Ohi denez, Everest mendiaren magalean talde asko metatuko dira, aurtengo sasoia inoiz baino jendetsuagoa izango dela ematen baitu, eta zoritxarrez beste errekor bat gaindituko da bisitari kopurua dela eta.
Agentzia guztiek bezero pilo bat izango dute, izan ere, ia 500 baimen eman dira mendia eskalatzeko. Bezero atzerritarrak eta gidari nepaldarrak gehitzen baditugu, zifra potolotu egingo da, eta agian mila pertsona inguru batuko dira Everesteko kanpamentu nagusian.
Guztiak gisa berean arituko dira, sherpek eta oxigeno dezentek lagundurik, baina estilo horretatik kanpo abiadura handian igo nahi dutenak ere aurkituko ditugu: Tyler Andrews eta Karl Egloff skyrunnerrak. Bi hauek menditzarra igo nahi dute denborarik txikienean. Biak bion kontra, norgehiagoka. Ea nor den onena!
Beste aldetik, oxigeno gehigarririk gabe eskalatzaile mitiko bat arituko da, Valery Babanov.
Bitartean inguruko altuenetan ere festa hasita dago, eta gezurra badirudi ere, gailur batzuk ere egin dira. Adibidez, duela egun batzuk, hilaren 10ean, sherpa talde sendo bat Makalu gailurrera iritsi zen. Horrek esan nahi du, soka finkoak jarrita daudela eta beste ekipoak ere gorako saioetan hasiko direla.
Makalun izango da Euskal Herriko mendizaleen presentzia. Uxue Murolas eta Ignacio Barrio nafarrak bertako kanpamendu nagusira ailegatuko baitira egunotan (apirilaren amaieran), gailu hori begiz jota daukate eta. Lehenago hainbat saio egingo dituzte aklimataziorako, eta hala, Mera Peak (6.461m) igoko dute, eta Makalurako bailaran dauden beste tontortxo batzuetan altuerara girotzeko igoaldiak egingo dituzte.
Gero bataila fisikoa hasiko da Makulako aldapetan, eta azken txanparen aurretik, 7.400 metroan jarriko dute hirugarren kanpalekua. Aurrean, Chomo Lonzo (7.815m) ederra izango dute, eta atzean, Kanchungtse (7.660m) mendia. Azken tontor honetara, Makalura igotzeko aklimatazio gisa, Kike de Pablos eta Mari Abrego igo ziren 1984ko maiatzean.
Aipaturiko mendi horiek osatzen duten lepo (Makalu La) handi horretatik ikusten da bide osoa, luzea, luzeegia agian, izan ere, mila metroko desnibela baitago. Gorako eta beherako entrenamendu guztiak egin ostean, seguruenik, maiatzaren erdialderako prest egongo dira eraso definitiboari ekiteko.
Ez da erraza izango baina mendizale zailduak dira biak, ibilbide luzea baitute egina biek alturako mendietan, eta hala, Cho Oyu, Manaslu edo Lhotse igoak dituzte. Zazpi mila metroko mendi dezente ere bisitatu dituzte.
Makalura igotzea arrakasta handiko espedizioa izango da, baina bikoteak asmo bikoitza darama. Makaluko jainkoek baimena ematen badiete eta dena ondo ateratzen bazaie, geroago, Kanchenjunga mendira abiatuko dira, eta hor hirugarren saiakera egingo dute, aurreko urteetan kale egin baitzuten.
Bikote hau Euskal Herritik Himalaiako mendietara bidaiatzen duen bakarrenetako bat da, bertoko urrezko alpinismoaren historia laburtu egin baita asko. Masifikazioak, eta agentziek ezarri dituzten prezioak ez dira nolanahikoak, eta mendizale gutxik izaten ditu horrelako baliabide ekonomikoak espedizio batek duen kostuari aurre egiteko.
Planeta guztiak lerrokatzen badira, aldeko meteorologia badute, eta osasunarekin arazoak ez badituzte, Himalaiako bosgarren mendirik garaiena den Makaluko gailur zorrotz eta eder horretara heltzeko probabilitate asko izango ditu bikoteak.
Animo, eta zorte on!
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Salvan a una mujer atragantada con un trozo de tostada en un bar de Laguna
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Justine Wilson: seis hijos con Musk y un gran desengaño
Iñigo Fernández de Lucio
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.